Skip to main content

2024ko errelebo kontratua, Jaurlaritzak eta gutxiengo sindikalak izenpetutako akordioa

Ekonomia

2024, api. 03 - 11:04
Apirilaren 4ean sartuko da indarrean Euskadiko Administrazioko langile laboral finkoentzako errelebo kontratua, Jaurlaritzak hitzarmena sinatzeko mahai orokorreko sindikatuak deitu ostean. Eusko Jaurlaritzak eta gutxiengo sindikalak izenpetutako akordioa izango da, 700 bat langileri egingo die mesede errelebo kontratua beste urtebetez luzatu izanak. 
Gobernantza Publikoko Sailak adierazi du gehiengoaren babesa nahi duela, baina ELAk eta LABek iragarri dute ez dutela sinatuko. Gainera, aurreko urteetan bezala, CCOO eta UGT izango dira gaur proposamenari baiezkoa emango diotenak.
Goizean zehar Lakuara joateko deia egin die sindikatuei Gobernantza Publikoko Sailak, banan-banan sinatu dezaten 2024rako langile laboral finkoen errelebo kontratua, eta adierazi du une oro agertu dela prest gai honetan gehiengoaren babesa lortzeko.
ELAren esanetan, Jaurlaritzak "akordioa lortu gabe" ere bermatu behar du langileen erretiro partziala. "Eskubide hori badago aitortuta jada Mahai Orokorraren akordioan eta beste hainbatetan ere bai".
Era berean, LABek "langileak kaleratzen saiatzea" eta errelebo kontratua negoziatu nahi ez izatea egotzi dio Gobernuari.
Hamaika Telebista