2024ko lehen lan heriotzak Santurtzi eta Trapagaranen gertatu dira
Ekonomia
2024, urt. 10 - 11:01
Bi behargin hil dira astearte honetan lan istripuan, biak Bizkaian. Kamioi gidari batek bizia galdu du goizean Santurtzin, gidatzen ari zen erregai kamioiak su hartuta. Arratsaldean, Tragarango Ugarte industriaguneko enpresa batean langile bat hil da, lantegiko ate batean harrapatuta geratu ostean.
Saturtziko ezbeharra N-644 errepidean gertatu da, Mamarigako tunelen aurretik, eta Santurtziko mendateko sarrera itxita egon da pare bat orduz, ibilgailuak bidea trabatzen zuelako. Suhiltzaileek ezin izan dute ezer egin gidaria erreskatatzeko: heldu direnerako, hilda zegoen. Sua itzali, eta ibilgailua bidetik atera dute jarraian.
Trapagarango ezbeharra Ugarteko Industriagunean izan da. Suhiltzaileak eta anbulantzia bat bertaratu diren arren, ezin izan dute ezer egin langilea salbatzeko. Aurten lanean ari zirela hildako lehen langileak dira. Iaz, LABen zenbaketaren arabera, 58 izan ziren, horietatik hamar garraiolariak. Sindikatuaren iritziz, sektore horretan gertatzen diren lan istripu gehienak saihestu daitezke, "borondate politikoarekin".