32 eguneko grebaren ondoren, Donostiako Onkologikoko garbitzaileek %24ko soldata igoera lortu dute
Ekonomia
2023, mar. 03 - 04:03
Onkologikoko garbitzaileek greba hasi zuten urtarrilaren 30ean, pairatzen zuten soldata arrakalarekin amaitzeko. ELAk gatazkari amaiera eman dion akordioa sinatu du, eta garbitzaileek greba amaitzea erabaki dute.
Akordioan sinatu dutenaren arabera, soldaten igoera progresiboa izango da, eta 2025ean lortuko dute igoerarik handiena. Orain arte, Gipuzkoako bide garbiketako langileei baino %25 gutxiago ordaintzen zieten. Horrez gain, ordaindutako sei eguneko lizentzia ere lortu dute.