Skip to main content

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan erregistratutako 4.655 pisu turistikoen ia erdiak Donostian eta Bilbon daude

Ekonomia

2024, uzt. 02 - 10:07

Guztira, 4.655 etxebizitza turistiko daude inskribatuta Eusko Jaurlaritzaren erregistroan. Horien ia erdiak Donostian eta Bilbon daude; 1.262 Donostian eta 991 Bilbon. Bi hiriek etxebizitza turistikoen % 48,4 biltzen dute. Kostaldeko hainbat udalerritan ere kopuru handiak daude; besteak beste, Bermeon (249) eta Zarautzen (214). Gasteizek, ordea, 91 etxebizitza turistiko ditu erregistroan izena emanda, eta oporretarako alokatzen diren etxebizitzen % 2 baino ez ditu biltzen.

Etxebizitza kopuru handi horri modu “klandestinoan” jarduten dutenak gehitu behar zaizkio, eta alokairu turistikoko online plataformetan eskaintzen dira, erregistroan inskribatuta egon gabe. Plataforma horiek uko egin izan diote beren datuak erakundeei partekatzeari, eta horrek zaildu egin du negozio irregularrak identifikatzea. Egoera hori aldatu egingo da jada onartu den Europako erregelamendu bati esker, nahiz eta estatu kideek bi urteko tartea duten aplikatzeko. Hori gertatzen denean, plataformek eskaintzen dituzten establezimenduen datuak partekatu beharko dituzte.

Hamaika Telebista