Skip to main content

69 udalek babestu dute jada gutxieneko pentsioak 1.080 euroraino osatzeko mozioa Hego Euskal Herrian

Ekonomia

2024, urt. 09 - 13:01

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduaren arabera, 69 udalek babestu dute jada gutxieneko pentsioak 1.080 euroraino osatzeko mozioa, beste 18k atzera bota dute eta bostek ez dute bozkatu, "udalez kanpoko" gaia delakoan.

Kolektiboak gogorarazi du, gainera, Euskal Herriko 150 udalerri baino gehiagotan aurkeztu dutela mozioa, eta espero duela "100 inguruk" bere proposamena berretsiko dutela azkenean.

Pentsiodunen kolektiboa astelehenero kontzentratzen hasi zen 2018ko urtarrilaren 15ean, eta ordutik ez ditu asteroko mobilizazioak eten, besteak beste, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa aldarrikatzeko. Horrela, datorren astelehenean berriro mobilizatuko direla iragarri dute, egindakoa "harrotasunez gogorarazteko", eta ohartarazi dute borrokan jarraituko dutela "pentsio publiko duin, nahikoak eta kalitatezkoak" lortzeko.

Hamaika Telebista