Skip to main content

ABRAk marka berria aurkeztu du Arabar Errioxako ardoa bereizteko

Ekonomia

2024, ira. 27 - 11:09

Irailaren 11an Arabako upategi txikiek Guardian (Araban) egindako agerraldian Arabako ardoa bereizteko sortuko duten marka berria iragarri zuten. Arabako Errioxako upategien elkarteak ostegunean aurkeztu du marka
berria. A hizkia izango da Arabar Errioxako ardoa Rioja jatorrizko izendapenetik desberdinduko duen ikurra. Ekoiztutako botilen lepoan aurkituko den pegatina bat izatetik, hurrengo uztatik aurrera, upeltegi bakoitzeko etiketetan inprimatua egotera pasatzeko asmoa dauka elkarteak.

Honekin batera, Arabako ardoa “tradizio, kultura eta kalitate handikoa” eta “%100ean Arabarra” dela azaltzea da marka berri honen helburua. Itsaso Compañón, ABRAko presidenteak adierazi duenez, ekimen hau “hamarkadetan izan duen krisirik larrienetako bati aurre egin behar dion” une batean dator, sektore indartsu bat eraikitzearen ideia nabarmenduz.