Abstentzio bidez ahalbidetuko ditu EH Bilduk Nafarroako aurrekontuak
Ekonomia
2022, aza. 04 - 13:11
2023 urteko Nafarroako aurrekontu orokorren negoziaketak, azken ordura arte iraun dute. Gaur goizean itxi baitute akordioa Nafarroako Gobernuak eta oposizioko alderdi nagusia den EH Bilduk. Azken honek Iruñean duen egoitzan egin dute agerraldia Bakartxo Ruiz, Adolfo Araiz eta Laura Aznalek. Azaldu dutenez, abstentzio bidez ahalbidetuko dituzte, ez soilik aurrekontuak, baizik eta zergen inguruko lege proiektua. Izan ere, fiskalitatea izan da Gobernua taldearen eta EH Bilduren artean desadostasun gehien sortu dituen arloak. Nahiko lituzketen aurrekontuak ez direla azpimarratu arren, pozik agertu dira akordioetara iristea lortzeagatik.