Skip to main content

Adegiri hitzarmenaren proposamen zehatza exigitu diote metalgintzako sindikatuek

Ekonomia

Aiara de Urreta

2023, mar. 01 - 12:03

Gipuzkoako metalgintzako lan hitzarmena negoziatzeko hirugarren bilera izan dute. Hurrengo batzarra martxoaren 15ean izango dute. Negoziazio mahaia Adegi patronalak eta ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek osatzen dute. Sindikatuek Adegiri exijitu diote proposamen zehatza aurkez dezala Gipuzkoako metalgintzako hurrengo bileran. Izan ere, salatu dutenez, patronalak gainontzeko lurraldetan adostutako eduki txikiak inposatu nahi ditu. Hala, Bizkaian adostutako edukiak ez direla nahikoak Gipuzkoako metalgintzarako deritzote sindikatuek.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista