AHTa Gasteizera eta Bilbora lurpetik iristeko konpromisoa berretsi du Jaurlaritzak Madrilekin
Ekonomia
Udane Arbeo
2021, aza. 04 - 10:11
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako trenbideekin aurrera egiteko akordioa itxi dute Jaurlaritzak eta Madrilek. Iñaki Arriola sailburua Raquel Sanchez Garraio ministroarekin bildu da. Lan-bilera horretan, bi erakundeek Euskal Y-aren obrak zer egoeratan dauden aztertu dute, baita epe laburrean egingo diren urratsak ere. Ildo horretatik, bi erakundeek abiadura handia Gasteizera eta Bilbora lurpetik iristeko konpromisoa berretsi dute, eta trenbideen azpiegitura berria lehenbailehen martxan jartzeko asmoa adierazi dute.