Aintzane Mendia, Tubacex-eko langilea, epaituko dute kaleratze kolektiboaren gatazkengatik
Ekonomia
Nerea Garcia
2022, aza. 03 - 09:11
15 hilabeteko espetxe zigorra ezarri nahi diote 2021eko ekainean Tubacex-eko greba mugagabearen testuinguruan izandako elkarretaratzeengatik. Agintaritzaren kontrako atentatua leporatu eta egozten diote ertzain bati ukabilkada emateagatik. Azaroaren 7an izango da epaiketa Gasteizen.

















