Skip to main content

Aisialdiko eta gizarte eta kultura animazioko langileek bigarren greba eguna, atzo

Ekonomia

2024, api. 04 - 14:04

Gasteizeko aisialdiko eta gizarte eta kultura animazio sektoreko langileek bigarren greba egunari ekin diote. Greba honen bitartez, hitzarmen berri baten aldarrikapena eta aisialdi hezitzaileen eta animazio soziokulturaleko langileen garrantzia ikusgai egin nahi dute langileek. ELA LAB eta CCOOk deitutako sektoreko 500 langile baino gehiagorentzako grebak, eragin zuzena izango du liburutegietan, ludoteketan eta turismo bulegoetan besteak beste. 2022tik iraungita dagoen hitzarmen baten zaharberritzea eskatzen dute hezitzaile, begirale, gida turistiko eta beste hainbat sektoreko profesionalek. Izan ere, patronalarekin izandako 8 bilera ondoren, honek ez du langileen gutxieneko eskaerak betetzen dituen proposamenik aurkeztu. Soldatak KPIaren arabera eguneratzeko ukoa eta orokorrean lan baldintzen okerragotzea leporatzen die langileek patronalari. Patronalaren eta langileen arteko hurrengo bilera apirilaren 19an gauzatuko da

Hamaika Telebista