Akordioa lortu dute Bilboko kiroldegietako mantentze lanetako langileek
Ekonomia
2024, uzt. 31 - 11:07
72 egunez luzatu den grebaren ostean, KPItik gorako soldata igoerak lortu ditu plantillak, ELA sindikatuak azaldu duenez. Aurten %3tik gorako igoera izango dute eta hurrengo urteetan %0,75a gehituko diote KPIra, 2027ra arte. Bilbon lortutako akordioa Derion, Bermeon, Elorrion, Sopelan eta Leioan adostutakoei gehitu dute orain. Gogorarazi dutenez, Barakaldo eta Bilboko kiroldegietako mantenukoak ez diren langileek gatazkarekin jarraituko dute, akordio propioa lortzeko helburuarekin.