Urko Herrera, (Alconzako langile-batzordea): 'Sententzia uztailean aterako dela uste dugu'
Ekonomia
2022, eka. 28 - 08:06
Bilboko Justizia Jauregiko atarian protesta egin dute Alconzako grebalariek. Greba mugagabean, 121 egun egon eta gero, ekainaren 28an izan dute 25 kaleratzeen kontrako epaiketa. Irizar Taldeko zuzendaritzak erregulazio-espedientea ezarri zuen, eta hori dela, Berangoko fabrikako 25 behargin kaleratu zituen.
Alconzako langile-batzordeko (LAB) kide den Urko Herrerak Hamaika Telebistari azaldu dionez, badirudi fiskala euren alde dutela eta ziurrenenik uztailean jasoko dute epaia grebalariek.