Alconzako grebalariak: 'Garaipen eguna izan da eskirolak ez baitira etorri'
Ekonomia
2022, api. 29 - 12:04
61. greba eguna dute Alconza-Irizar enpresako langileek. Gaurkoan ere piketea deituta zuten lantegiko atarian, aurreko lau egunetan ez bezala, baina, gaur ez da inor agertu lanera. Edola ere, prentsaurrekoa egin dute aurreko egunetan jasandako jazarpen poliziala, kaleratutako langileak berriro onartzea eskatzeko eta Irizar Taldeari lantegiarentzako industria-plan bideragarria exijitzeko.