Alconzako langileek grebari eutsiko diote, 25 kaleratzeen epaiketa atzeratuta
Ekonomia
2022, eka. 01 - 07:06
Alconzako 25 kaleratzeen epaiketa atzeratuta, Alconzako langileek grebari eutsiko diote. Maiatzaren 24an egitekoa zen epaiketa ekainaren 28ra atzeratu dute. ELA, LAB eta CCOOk Irizarrek ezarritako lan-erregulazioa auzitegietara eraman zuten, baina LABek soilik jaso zuen auzi-saioaren jakinarazpena.