Aldundiak Gipuzkoako Urrezko Domina eman dio Andres Arizkorreta CAFeko presidenteari
Ekonomia
2024, urt. 15 - 14:01
Aldundiak Gipuzkoako Urrezko Domina eman dio Andres Arizkorreta CAFeko presidenteari. Andres Arizkorreta Garciaren bizitza eta ibilbide profesionala saritu dituzte Foru Jauregian egindako ekitaldian. Andres Arizkorretak 40 urte baino gehiago eman ditu CAF enpresan. Gipuzkoako ordezkaritza sozial, ekonomiko eta instituzional zabala elkartu du ekitaldiak, baita omenduaren hainbat senitarteko eta lagun ere.