Skip to main content

Alfonso Rios (CCOO): “ITPko protesta erabat baketsua zen, ertzaintzaren karga bortitza gertatu arte”

Ekonomia

2021, ots. 02 - 11:02
Alfonso Rios CCOO ordezkaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan, atzo ITPko kaleratzeak salatzeko izandako istiluen harira. Barakldoko ITP enpresak 83 langile kaleratu zituen atzo, eta protestak izan ziren fabrikako atarian. Baita istiluak ere, eta ondorioz zaurituak. Horien artean, Javi Gomez CCOOko industria idazkari nagusiari sudurra hautsi zion ertzain batek. Ertzaintzak barne ikerketa abiatu du erasoa argitzeko, eta segurtasun sailetik diote ez zela kargarik izan. Alfonso Rios-ek ertzaintzaren jokaera salatu du, eta epaitegietara joko dutela adierazi du.
Hamaika Telebista