Skip to main content

Alokairuen prezioa ezingo da %2,2 baino gehiago igo

Ekonomia

Irati Alvarez

2025, urt. 03 - 09:01

2024an Hego Euskal Herriko lurralde guztietan igo dira etxebizitzen alokairuaren hileko errentak. Orotara, %8 igo zen alokairuen prezioa, eta metro kuadroaren balioa 12,5 eurokoa izan zen hilean. Idealista atariak argitaratu ditu datuok. 

Datuek bat egiten dute Espainiako Estatistika Institutuak argitaratutako erreferentziazko indize berriaren ezarpenarekin. Urtarriletik aurrera, alokairuaren prezioa gehienez %2,2 igoko da, Espainiako Estatistika Institutuak lehendabizikoz ezarritako etxebizitza alokairuentzako erreferentziazko indizearen arabera. Indizeak izenpetutako kontratuei eragingo die, eta "gehiegizko igoerak" saihestea du helburu.

Euskal komunitatea elkartzeko eta euskaraz bizitzeko.

Hamaika Telebista