Amazonen Trapagarango logistika zentroko langileek greba egin dute
Ekonomia
2023, abe. 18 - 11:12
Amazonen Trapagarango logistika zentroko langileek greba egin dute. Lan-baldintzak hobetzea eta lan-hitzarmen propioa eskatzeko lanuztera deitu dute ELAk eta LABek. Ostiralean bildu zen negoziazioa mahaia, baina langile batzordearen arabera, zuzendaritzak ez ditu entzun euren eskaerak. Greba egutegia mantendu dute, beraz. Enpresako lan hitzarmen bat nahi du enpresa batzordeak, zentroko lan erritmoetara eta kargetara moldatzen diren lan baldintzak izateko, gaur egun, garraio sektoreko lan hitzarmena aplikatzen die enpresak langileei.