Amiantoa CAFen: 'Berriro gerta ez dadin!' elkarretaratzea egin du langile batzordeak
Ekonomia
2023, aza. 22 - 10:11
Osalanen aurrean egin dute elkarretaratzea. Azpimarratu dute enpresa egoeraren erantzule zuzena dela, baina Administrazioaren jarrera ere erabat salagarria dela. Horrez gain, langileak material toxiko horren eraginpean egotea saihestu zitekeela adierazi dute. Azaldu dute amiantoa kentzeko lanen "aurretik, bitartean eta ondoren" hartutako erabakiak "okerrak" izan zirela.