Skip to main content

AMVISAko arreta zerbitzuko langileek greban jarraitzen dute azaroaren 18tik

Ekonomia

2024, aza. 28 - 12:11
Gasteizko urak kudeatzen dituen AMVISA enpresako arreta zerbitzuko langileek greban jarraitzen dute azaroaren 18tik ELA sindikatuak deituta. Grebaren jarraipena %100ekoa izanik, arreta zerbitzuko langilek euren egoera prekarioa salatzen dute eta lan baldintzen hobekuntzak eskatzen dituzte. Grebaren lehen egunetik langileen legez kanpoko ordezkapenak egin direla salatu du ELAk, Udalari langileen greba eskubideak urratzea leporatuz. Adierazi dutenez, langileak dagoeneko AMVISAren arreta zerbitzua daraman enpresarekin harremanetan egon dira. Hala ere Gasteizko Udalaren berririk ez dute jakin. Gauzak horrela, eta Gasteizko Udalak ez baldin badu aurrera pausorik ematen, AMVISAko arreta zerbitzuko langileek greban jarraituko dute abenduaren 15a arte, greba luzatzeko aukera baztertu gabe.
Hamaika Telebista