Skip to main content
1200x90 Noticias de Gipuzkoa

Amvisaren arreta zerbitzuak hilabeteko grebari ekin dio

Ekonomia

2024, aza. 18 - 12:11
Gasteizko Amvisaren arreta zerbitzuak hilabetez egingo du greba ELA sindikatuak deituta. Azpikontratatutako zerbitzuak bost eguneko greba egin zuen uztailean. Sindikatuak salatu duenez, arreta zerbitzuan lan egiten duten sei langileak lanaldi partzialekin lan egiten dute, Bizkaiko bulegoetako hitzarmena aplikatzen zaie, 2011tik berritu gabe dagoena, eta plantilla murriztua daukate dagoen lan karga kontuan izanda. Amvisak kobrantze kudeaketa bere gain hartu zuen 2023an, ordura arte Gasteizko Udalak kudeatzen zuena. Horrek arretarako zerbitzuaren lan-karga areagotu zuen eta plantilla ez zen indartu. Izan ere, ordezkatuak izan ez diren hainbat uko egon dira. Gainera, langileen desegonkortasuna azpimarratu dute ere bai. Izan ere subrogazio-eskubiderik ez dutenez, Amvisak zerbitzu hori konkurtsora ateratzen badu, langileak lanpostuak galtzeko arriskuan daude, zerbitzuan egonkortasunik eta jarraitutasunik izan gabe. ELAk azaldu duenez, uztailean egindako astebeteko grebaren ondorioz ez da inolako konponbiderik jarri ez Gasteizko Udalaren zein Amvisaren partetik. Gauzak horrela, sindikatuak prekarietatearekin amaitzeko eta zerbitzu publiko egoki bat eskaintzeko neurriak hartzea eskatzen dio Udalari, kontratu mugagabeak, lanaldi osoak, subrogazio-eskubidea eta soldata duinak aldarrikatuz.
Hamaika Telebista