Skip to main content

Anbulantzietako langileek hitzarmen duin baten aldeko greba eguna egin dute

Ekonomia

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako anbulantzietako langileek hitzarmen berri bat eskuratzeko borrokarekin jarraitzen dute. Sindikatuek salatu dutenez, urrian egindako greba egunak eta gero Ambulancias Gipuzkoa eta La Pau enpresek negoziazioan aurrerapausorik emango ez zutela berretsi zuten. Horren aurrean, azaroan beste hiru greba egun burutuko dituzte. LAB, ELA, ESK, CCOO eta USO sindikatuek, beraien lan baldintzak Osakidetzako langile propioen baldintzekin parekatuko duen hitzarmena aldarrikatzen dute. Azaroan egindako greba egunak eta gero patronalek negoziatzeko borondatea erakusten ez badute, sindikatuek abenduaren 20, 21 eta 224rako deitutako lanuzteak mantenduko dituztela baieztatu dute.