Anbulantzietako langileek ongintzako txokolatada egin dute Gasteizen
Ekonomia
2024, ots. 23 - 14:02
Gasteizen bildu dira otsailak 23an Arabako greban dauden anbulantzietako langileak ongintzazko txokolatada egiteko. Bildutako guztia Eginaren Eginez Arabako Ezinduen Elkarteari zuzendua izango da. Otsailaren 19ean eman zioten hasiera greba mugagabeari Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako anbulantzietako langileek. Langileen lan hitzarmena 2021ean bukatu zen, 2022an hasi ziren hitzarmen berria sortzeko negoziazioak egiten, baina emaitzarik gabe. Beraz, ELA, LSB, LAB, UGT, Comisiones Obreras eta ESK sindikatuen babesarekin mobilizazioekin hasi dira. Asko dira sektore horretan lan egiten dutenak, 1.500 langile baino gehiago Araban, Bizkaian eta Gizpuzkoan. La Pau eta Ambulancias Gipuzkoa enpresek ez dute negoziatzeko asmorik, horrela, langileek beraien lan baldintza prekarioak, garraioaren zerbitzu pribatizatua eta arazo estrukturalak salatu dituzte, erosteko ahalmena berreskuratzeko eskaera eginez. Astean zehar mobilizazio desberdinak burutu dituzte, Gasteizen otsailak 16ean Lege Biltzarraren aurrean bildu ziren eta Bilbon grebako lehen egunean izan zuen lekua manifestazioak, Eusko Jaurlaritzaren egoitza aurrean beraien aldarrikapenak adieraziz. Hurrengo egunetan mobilizazioek martxan jarraituko dute, Gasteizen bi deialdi egin dituzte, otsailak 24 eta 28an.