Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako anbulantzietako langileek hirugarren greba eguna egin dute
Ekonomia
2023, urr. 11 - 14:10
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako anbulantzietako langileek Legebiltzarraren aurrean elkarretaratu dira beraien hirugarren greba egunean. Hitzarmen duin bat aldarrikatzen dute eta eusko jaurlaritzaren inplikazioa eskatu dute. Izan ere, azaldu dutenez, jaurlaritzaren parte hartzea ezinbestekoa izango da akordioaren negoziazioa desblokeatzeko. Salatu dutenez, patronalek urte eta erdi martxan daraman negoziazioa blokeatu dute, ehuneko bi eta erdiko igoera eskainiz jaurlaritzaren finantzaketa ehuneko 30 igo bada ere.