Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako emergentzietako langileek "negoziatzeko borondatea" eskatu diote zuzendaritzari
Ekonomia
2024, urt. 24 - 13:01
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako emergentzietako langileak borroka astea egiten ari dira, zuzendaritzari eskatzeko haien eskubideak errespeta ditzatela eta negoziatzeko borondatea erakus dezala. Aste honetan, anbulantzia eta zentro koordinatzaileetan lan egiten duten medikuek ez dute ordu estrarik egingo, zerbitzu hauetan dauden "gabeziak" erakusteko.