Ehunka nekazarik protesta egin dute Eusko Jaurlaritzaren aurrean, neurriak eskatzeko
Ekonomia
Buesa Arenan bildu dira nekazariak goizeko 10:00etan eta Eusko Jaurlaritza arteko ibilbidea egin dute. Gasteizeko errepideak moztu dituzte protesta zaratatsuak sortuz eta sektorea indargabetzen doala salatzeko. Bertan manifestu bat irakurri dute eta Gasteizeko gobernuari beraien eskariak egin dizkiete. Nekazariak egoera prekario larrian aurkitu dira eta azken astetan Europako beste hainbat lekutan ere protestak egon dira. Oraingo honetan Euskal herrira iritsi da eginkizun hau, astelehenean protestari hasiera emanez. Adierazi dutenez, ekoizteko baldintza egokiak ez badute lortzen Arabako nekazariek ezingo die eutsi beraien produktuei. Europa osoan egindako eskaerarekin bat egiten dute Arabako nekazariek ere, burokraziari aurka eginez, hau malgutzea da beraien nahia. Esan dutenez, beste eginkizunetako bat nekazari berriei lurra lortzeko modua eskaintzea da, baita gizarteari lehen sektoreak duen garrantzia azaleratzea. UAGA sindikatuak adierazi duen bezala, arrakastatsua izan da protesta, eragin handia izan du gizartean eta erantzun bikaina izan du herriak. Arratsaldean Jundizko industrialdean supermerkatuen kontrako protestari ekingo diote, enpresek laborarien mozkinekin ateratzen duten etekina salatzeko.