Arabak 5,6 milioi euro jaso ditu txingorrak eta lehorteak eragindako kalteengatik
Ekonomia
Nerea Garcia
2023, abu. 25 - 08:08
Agroseguro elkarteak azaldu duenez, Araban oraindik ez dira diru laguntza guztiak eman; 6,3 milioi falta dira oraindik, hain zuzen ere. Elkarteak iragarri du hurrengo asteotan ordainduko direla. Izan ere, ostegun honetan, 19,1 milioi ordaindu zizkien 13 erkidegoko ekoizleei.

















