Skip to main content

Arabako 50 suhiltzaile inguru kaleratuko dituzte azaroan

Ekonomia

2024, urr. 24 - 13:10

Azaroaren 3a izango da Arabako hainbat suhiltzaileen laneko azken eguna. Astelehenetik aurrera, 2022ko oposizioak gainditutakoek, haien prestakuntza-aldia amaitu ondoren, Arabako berrogeita hamar suhiltzaile ingururen plazak betetzera pasako dira. Urteak lanean daramatzaten foru suhiltzaileen lan-esperientzia eta prestakuntzak kontuan izan gabe.

2022ko Lan Eskaintza Publikoak eztabaida handia sortu zuen jendartean. 114 plaza ziren eskaintzen zirenak eta Lan Eskaintza Publikoetara aurkeztutako 1.400 pertsonetatik, 278k gainditu zituzten. Hau horrela, frogak pasaturiko 164 suhiltzaile lanposturik gabe geratu ziren, aldi baterako lan-poltsan sartuz.

Langileek, “bitarteko egoeran zeudela eta lan-kontratu mugagabeak zirela” aitortu dute. 2022an, sindikatu zein suhiltzaileek, Arkaute akademiak diseinatutako Lan Eskaintza Publikoko modeloa kritikatu zuten, alde psikoteknikoa, alde teorikoa baino gehiago sustatzen zuela salatuz. Lan Eskaintza Publikoak errekurtso judizialen eta epai kontraesankorren ondorioz, bi urte daramatza geldirik. 2016tik hitzarmenik gabeko 180 langileko plantillarekin, ELA sindikatuak erantzukizunak hartzeko eta konponbideak eskaintzeko eskatu die Arkauteko akademiari eta aldundiari. “Izagaien etorkizuna arriskuan jartzen ari direla” adierazi du gainera sindikatuak.

Hainbat izan dira suhiltzaileek Gasteizen egindako manifestazioak. Plantilla handitzea, lan-hitzarmen batera iristea, zerbitzuko zuzendari-kudeatzaileak, kargua, uztea eta kudeaketa-eredua erabat aldatzea dira langileek aldarrikatu izan dutena.

Hamaika Telebista