Skip to main content

Arabako aisialdiko sektoreak akordioa lortu du, deitutako greba egunak bertan behera utziz

Ekonomia

2024, eka. 24 - 15:06
13 negoziazio bileren ondoren, Arabako Hezkuntza Aisialdiaren eta Animazio soziokulturalaren hitzarmenerako akordioa negoziatu dute sindikatuek eta patronalak. Ondorioz ekainaren 24, 26 eta 28rako deituta zeuden greba egunak bertan behera garatu dira.Hainbat ziren langileek aldarrikatzen zituzten hobekuntza ekonomiko eta sozialak. Akordio berriak % 9,1eko soldata-igoera jasotzen du, 2025 eta 2026 urteetarako KPItik gaineko igoerak bermatzeko, 30 orduko lanaldi murrizketa hurrengo hiru urteetarako, lanaldi irregularrean %2ko murrizketa, oporraldi luzeagoak, antzinatasun eta jaiegunetako plusen hobekuntza eta aldi baterako ezintasunen kasuan soldata osagarrien igoera dira akordioan sinatutako hobekuntzak.Akordioak Arabako ludoteka, parketxe, liburutegi, museo, turismo bulego, udaleku eta beste hainbat azpikontratatutako udal zerbitzuetako 500 langile baino gehiagorengan eragina izango du. ELA sindikatuak adierazi duenez, prekarietateari aurre egiten dion akordioa lortu dute langileen aldarrikapen nagusiei erantzuna emanez.
Hamaika Telebista