Skip to main content

Glavistako langileek Eusko Jaurlaritzaren eta gainerako erakundeen esku-hartzea eskatu dute

Ekonomia

2024, ots. 02 - 14:02

Elkarrekin Araba taldeak Arbako Batzar Nagusietan Glavistako lanpostuak salbatuko dituen plan publikoa eratzea proposatu du, ezeztatua izan den mozio baten bitartez. Lantokia dagoen lurren desjabetzea planteatzen zuten, akzioen kontrola hartzearekin batera. Proposamena urrian egin zuen, baina orain arte ez da eztabaidatu. Tarte honetan Glavistako 240 lanpostuen jarraipena bermatu ahal zuen irtenbideetako bat desagertu dela salatu du Elkarrekinek, izan ere lantegia erosteko prest zegoen AMINE taldea desagertu da.

Hamaika Telebista