Skip to main content

Arabako erresidentzietako langileek bigarren greba eguna egin dute

Ekonomia

Lan baldintza duinak jasotzen dituen hitzarmen probintzial bat aldarrikatzen dute Arabako erresidentzia pribatu eta etxebizitza komunitarioetako langileek. Asteazkenean Gasteizko kaleak hartu dituzte berriz, beraien bigarren greba egunean. Azaroan eta abenduan hiruna lanuzte burutuko dituzte, osotara 8 greba egun deitu dituzte LAB eta ELA sindikatuek.