Skip to main content

Arabako Errioxako ardoaren prezioak behera egiteak salmentak igotzea eragin du

Ekonomia

2025, urt. 16 - 13:01
Arabako Errioxako ardoaren prezioak behera egin du, horrela salmentek eta fakturazioak gora. Aurreko urtean, Arabako Errioxan ekoiztu eta Errioxa sor-marka duten ardoen salmenten bolumena %13,1an handitu zen, hala ere, horren arrazoia, ardogileen ustez, ardo merkeak garestiak baino gehiago saldu zirela eta inflazioa apaldu zela da. Joera hori aldatzeko Eusko Jaurlaritzak hitzeman du ahalegin handiagoa egingo duela sustapenean eta bi lan lerro dituela martxan, batetik mahastizaintzarena, errentagarritasuna hobetzeko, eta bestetik, upategiena, hauen balioa handitu eta nazioartean hedatzeko.
2024ko lehen hamar hilabetetan inoiz baino litro gehiago esportatu zituzten Arabar Errioxako ardogileek, 40,7 litro hain zuzen, eta 191,7 milioi euro fakturatu. Nahiz eta Erresuma Batuan saldu dute gehien, Amerikako Estatu Batuetako merkatutik dator diru gehiena, bertan garestiago ordaintzen baitute. Oraindik ere, gehien saltzen diren ardoak beltzak eta gorriak direla adierazi dute ardogileek, baina zurien salmenta hazten ari dela. Joera hori mundu osoan mantentzen dela jakinarazi dute eta kontsumitzaileek ardo freskoak, edateko errazak eta graduazio txikikoak nahiago dituztela.
Hamaika Telebista