Arabako Foru Aldundiak deskontu progresiboak ezarriko ditu eskualdeko garraio zerbitzuetan
Ekonomia
Mikel Claver
2023, abe. 19 - 11:12
Arabako aldundiaren mugikortasun sailak eskualdeko garraio zerbitzuetarako deskontu sistema progresiboa ezarriko du 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera. Hilean zehar Alavabus eta eskualdeko garraioko lineetan egindako bidai kopuruaren araberako deskontua izango da; 20 bidai edo gutxiago egiten badira %40ko hobaria ezarriko da, 21 eta 50 bidai bitartean %48koa eta hortik aurrera %56koa. Deskontuaz baliatzeko, hori bai, BAT txartel pertsonalizatua izatea beharrezkoa izango da. Hau eskuratzeko, aldi baterako bulegoa irekiko da Gasteizko bus geltokian, abenduaren 26tik aurrera, eta bulego ibiltari batek Arabako herri nagusiak bisitatuko ditu.

















