Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

Arabako Foru gobernuak eta EH Bilduk 2025eko aurrekontuetarako akordioa lortu dute

Ekonomia

2024, abe. 09 - 15:12

Arabako Aldundiak eta EH Bilduk 2025aurrekontua onartzeko akordioa egin dute. EAJren eta alderdi sozialistaren gobernu taldeak ez du gehiengoa Arabako Batzar Nagusietan eta beharrezkoa du EH Bilduren babesa.

Eva Lopez de Arroyabe EH Bilduk Arabako Batzar Nagusietan duen bozeramaileak azaldu duenez, adostutako 33 milioi horiekin legegintzaldi honetako politika publikoak “bideratu” nahi dituzte, baina, azpimarratu du ez direla EH Bilduren aurrekontuak.

Guztira, 69 zuzenketa partzial adostu ditu EH Bilduk gobernu taldearekin. 33 milioi euroko balioa dute, baina 2025eko aurrekontuan 9,6 milioi euro joango dira.

Hamaika Telebista