Skip to main content

Arabako Foru Suhiltzaileek bertan behera utzi dute uztailaren 15ean hasitako greba

Ekonomia

2024, uzt. 30 - 10:07
Udako hilabeteetan egutegia aldatzea eta langileei prestasuna inposatzen zien agindua bertan behera utzi du Gasteizko epaitegi batek. Hau zen, hain zuzen, langileen eskakizunetako bat, hortaz lanuzteak eteteko erabakia hartu dute. Hala ere, mobilizazioetan egindako beste eskaerak mantenduko dituztela iragarri dute, gatazka amaitutzat eman gabe. Langile gehiago kontratatzea eta hitzarmen propio bat aldarrikatu dute, Arabako Foru Aldundiak negoziatzeko borondaterik erakutsi ez duela salatuz.