Arabako Mahastiak sor-markaren estatutuak oraindik ez dira onartu eta geldirik dago izapidea
Ekonomia
Nerea Garcia
2022, aza. 08 - 10:11
Urriaren amaieran Eusko Jaurlaritzak baimendu zuen Arabako Mahastiak sor- marka berria, behin behineko baimena ahalbidetu zuen. Europako baimenaren zain dauden bitartean, behin behineko baimen hori aurrera eramateko Arabako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta ABRA bildu behar dira sor-markako araudia onartzeko. Aurreikusita zegoen urriko azken astean izatea; hala ere, oraindik ez dira bildu. Era berean, Arabako Foru Aldundiko ahaldun nagusiak, Ramiro Gonzalezek, Errioxako Kontseiluari akordio eta elkarrizketa eskatu dio.

















