Arabako ostalariak grebara deitu dituzte abenduaren 5erako eta 7rako
Ekonomia
Astelehenean ELA, UGT eta CCOO sindikatuek abenduak 5 eta 7an izango den Arabako ostalaritza sektoreko greba deialdia helarazi dute. Helburua, patronalak hitzarmen kolektiboaren negoziazioan aurrera egitea dela jakinaraziz. ELA, CCOO eta UGTk aitortu dutenez, SEA Arabar elkarketarekin egindako azken bileran, sindikatuek, soldatak 2024ra arte eguneratzeko eta egiteke zeuden gaiak 2025erako uzteko trantsizio-hitzarmen bat proposatu zuten. Hala ere, patronalak sektorearen baldintzak okertuko zituen proposamena aurkeztearekin batera, aurrera pausorik eman ez zela salatu zuten sindikatuek.
ELA, CCOO eta UGTk, beren aldetik, ostegun honetako bileran aurrerapausoak ematea espero dute. Horrela ez bada, abenduak 5 eta 7rako deituriko grebak aurrera jarraituko duela plazaratuz. Sindikatuek, lanaldia nabarmen murriztea eskatu dute, gaur egun 1.746 ordukoa baita. 'Rider' ek eta pisuetako garbitzaileak dituzten arazoak konpontzea ere eskatzen dute (zeintzuk??). Gainera, sektoreko hitzarmen berriaren esparruan galdutako erosteko ahalmena berreskuratzea exijitzen dute, KPIari lotutako soldata-igoeren bidez, akordioa sinatzean %15,3ko hasierako igoerarekin, alegia.Berorretan, LAB sindikatuak ez du deialdiarekin bat egin. Haren esanetan, “gainerako sindikatuek atzean utzi dituzte gai oso garrantzitsuak”.