Skip to main content

Arabako suhiltzaileen gerentearen dimisioa eskatu dute langileek

Ekonomia

Mikel Lopez de Ciordia

2024, uzt. 05 - 12:07
Arabako suhiltzaileen gerentea den Alberto Amenabarren dimisioa eskatu dute langileek. Trebetasun pertsonal nahikorik eta beharrezkoak diren ezagutza eta eskarmenturik ez dituela baieztatu dute langileek, honen dimisioa eskatuz. Hiru urte eman ditu Amenabarrek gerente karguan. Sindikatu guztiek jokabide egokirik izan ez duela salatu dutela baieztatu du ELAk. Tentsioa areagotu eta harremanak okerrera egin dutela adierazi du sindikatuak.

Kalitatezko edukiak bermatu eta erronka berriei aurre egiteko zure babesa behar dugu.

Hamaika Telebista