Argindarrak bultzaturik, puntu eta erdi apaldu da urrian Hego Euskal Herriko inflazioa
Ekonomia
Oihane Alonso
2022, aza. 16 - 15:11
INE Espainiako Estatistika Institutuaren arabera, hirugarren hilabetez behera egin du KPI kontsumo prezioen indizeak, baina oraindik ere oso goian dago, %7,2an baitago. Hego Euskal Herrian apaldu da urrian, %6.4raino.
Inflazioak uztailean jo zuen goia, urte arteko tasa % 10,5ean eta % 11,4an kokatu baitzen, hurrenez hurren, Hego Euskal Herrian. Geroztik, hiru hilabetez jarraian behera egin du.
Azken hilabeteko beherakadaren eragile nagusia argindar tarifaren merkatzea izan da. Urte arteko inflazioaren jaitsiera, hein handi batean, azken urtean elektrizitatearen prezioak izan duen % 15,4ko jaitsieraren ondorio da. Azken hilabetean, jaitsiera 22,5 puntukoa izan da eta urtarriletik urrira, 24,3 puntukoa.
Herritarren eguneroko erosketen saskian, elikagaiak eta edariak batez beste %15,7 garestitu dira urte batean, eta %1,9 irailetik urrira.