Argindarraren prezioaren gorakada arintzeko dekretua berretsiko du Espainiako Kongresuak
Ekonomia
2021, urr. 14 - 14:10
Gaur eztabaidatu da Elektrizitateari buruzko Dekretua Madrilgo Kongresuan. Pedro Sanchezen gobernua babestu zutenek jakinarazi dute ahalbidetuko dutela lege dekretua. Hala, EH Bilduk aldeko boto emango du, “gutxieneko zorua” delako. EAJk, aldiz, abstentzioara joko du, uste baitu “industria arriskuan jartzea” saihestu behar dela.