Skip to main content

Argitxu Dufau, LAB: “Macron-en asmoa da indarrean ahal bezain fite paratzea erreforma”

Ekonomia

Frantziako Gobernuaren pentsio erreformaren aurka kalera atera dira berriro gaur Baionan. Argitxu Dufau LAB sindikatuko kideak nabarmendu du mobilizatzen jarraituko dutela, eta ez dutela “amore emango” pentsio erreforma bertan behera utzi arte.
Dufauk azaldu du aste honetan hasi direla testua eztabaidatzen, eta zuzenketa anitz pausatu dituztela. Uste du horrek “denbora” emango diela borroka honi segida emateko, Macronen asmoa delako “indarrean ahal bezain fite paratzea erreforma”. Mobilizatzen jarraitu behar dutela dio, Asanblean ere eztabaida hori bideratu behar dutelako, eta langileok “protagonismo osoa” hartu behar dutelako.