Astebeteko greba deialdia egin dute Gasteizko urak kudeatzen dituen enpresaren jendaurreko zerbitzuan
Ekonomia
2024, eka. 27 - 10:06
Astebeteko greba deialdia egin du ELA sindikatuak Gasteizko Amvisa enpresako jendaurreko zerbitzuan. Uztailaren 1a eta 7a bitarteko greba deitu du sindikatuak Gasteizko Udal urak kudeatzen dituen enpresan. Salatu duenez, bezeroak artatzen duten zazpi langileen baldintzak kaskarrak dira, lanpostuak ere arriskuan daudelarik. Enpresa zein udalarekin negoziatzeko borondatea erakutsi dute langileek. Bien bitartean, astebeteko grebari ekingo diote astelehenean Amvisako arreta presentzial zein telefonikoaren zerbitzuan.