Skip to main content

Astebeteko itxialdia eta baraua 1.080 euroko gutxieneko pentsioa eskatzeko hasi dute pentsiodunek

Ekonomia

2023, mar. 13 - 13:03

Pentsiodunek gaur abiatuko dute barau-itxialdia, 1.080 euroko gutxieneko pentsioa berehala ezartzea exigitzeko. Hego Euskal Herriko Pentsiodunek beste urrats bat emango dute. Itxialdia eta baraua egingo du mugimenduak Bilbon gaurtik martxoaren 18ra, eta egunero protestak eta hitzaldiak egingo dituzte. Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari eskatuko diete gutxieneko pentsioak berehala 1.080 euroraino osatzeko. Martxoaren 18an, gainera, manifestazioa egingo dute.

Hamaika Telebista