Skip to main content
1200x90 Noticias de Gipuzkoa

Aurreko asteburuan Hego Euskal Herriko bi hildako egon dira lan istripuetan

Ekonomia

2024, api. 19 - 14:04

Azken asteburuan Euskal Herriko Bi langile hil dira lan istripuetan: 59 urteko garraiolari bat Lleidan bihotzeko batek jota eta 54 urteko langile autonomo bat Gasteizen, makina baten zapalketak eragindako zauriengatik. Lan-gaixotasunek eragin dituzten heriotzen daturik ez baldin badaude ere, aurten, bi kasu berri hauekin, dagoeneko 20 dira lan istripuetan hildakoak Hego Euskal Herrian. 

Bi hildakoen familiari babesa eskaintzeko eta autonomoen lan segurtasunaren egoera prekarioa salatzeko elkartu dira sindikatuak Gasteizen. Adierazi dutenez beharrezko da instituzioen esku hartzea autonomoen lan segurtasuna bermatzeko. Urkulluren agintaldian, lan istripuetan 444 hildako egon direla azpimarratu dute ere sindikatuek. Jeltzaleari, lan segurtasunaren alorrean inongo neurririk ez duela hartu eta patronalaren inpunitatea bermatu duela leporatuz.

Hamaika Telebista