Skip to main content

Aurrekontuen negoziaziorako eskua luzatuta du EH Bilduk

Ekonomia

2024, urr. 29 - 08:10
Aurrekontuen bitartez oinarrizko herri adostasunak josteko aukera dagoela uste du EH Bilduk. Haren irudiko, "herri gisa" erantzuteko garaia da alderdi ia guztiek partekatzen duten "erretolika komuna" politika publikoetara eramateko. Izan ere, azaldu duenez, indar politikoak bat datoz "etxebizitza eskubide subjektibo gisa egikaritu behar dela, edo Osakidetzaren egoerari buelta eman behar zaiola".

Azaldu dute EAJk eta PSEk ez dutela nahi izan eurekin elkarrizketa saio bat ireki. Hala ere, lanean jarraitu eta bilera egin dute hiru diputatu nagusiekin. Proposamena zehaztu eta kuantifikatu dute herrialde bakoitzerako. Hala, analisi partekatu horretatik politika publiko eraldatzaileak martxan jartzeko aukera ikusten du EH Bilduk.
Hamaika Telebista