Skip to main content

Aurrera dirau Osakidetzak azpikontratatutako anbulantzietako langileen greba mugagabeak

Ekonomia

Otsailaren 19an hasitako greba mugagabearekin aurrera jarraitzen dute Osakidetzak azpikontratatutako anbulantzietako langileek. Astearte honetan Gasteizen mobilizatu dira, Ajuria Enearaino ailegatu den manifestazioarekin. Osakidetzak zuzenean kontratatutako langileen baldintza berdinak izatea aldarrikatzen dute, baita zerbitzuaren hobekuntza orokorra ere. Ostegunean bilera berri bat izango dute La Pau eta Ambulancias Gipuzcoa patronalekin. Hauek hobekuntzak barneratzen dituen proposamena helaraztea espero dute, ELA, LSB, LAB, UGT, Comisiones Obreras eta ESK sindikatuek.