Skip to main content

Aurrerapausorik ez anbulantzietako langile eta patronalen arteko negoziazio bileran

Ekonomia

2023, urr. 27 - 12:10
Anbulantzietako langileek sektoreko patronalekin bildu dira hitzarmena negoziatzeko mahaiaren bilera berri batean. Sindikatuek azaldu dutenez, aurrerapausorik ez da egon. Patronalek beraien eskaintza hobetzea bideragarria ez dela esan dute bileran, negoziazioan sakondu gabe. Sindikatuek hemendik aurrera hartuko dituzten pausoak zeintzuk izango diren erabaki behar dute orain. Urriaren erdialdean hiru greba egun burutu zituzten Euskadiko anbulantzietako langileek. Hitzarmen duin bat aldarrikatzen zuten, beraien baldintzak Osakidetzako langileen baldintzekin parekatuko zituena. Orduan patronalen jarrera kritikatu zuten, negoziatzeko borondaterik ez zutela leporatuz, eta aurrerapausorik ez egotekotan greba mugagabea egiteko aukera aipatu zuten ere.
Hamaika Telebista