Aurrerapausorik ez Arabako erresidentzien lehen hitzarmenerako negoziazio mahaian
Ekonomia
Egoitza eta etxebizitza komunitarioen sektoreko lehen hitzarmenerako hamahirugarren negoziazio mahaia bildu da irailaren 12an, ostegunean.
Arabako sektoreko hitzarmen propioa aldarrikatzen dute sindikatuek, izan ere, Arabako egoitza eta etxebizitza komunitarioen sektorean estatu mailako hitzarmena ezartzen da. ELA sindikatuak adierazi duenez, patronalak proposatutako aldaketak ez dira nahikoak langileen aldarrikapenak betetzeko. 1.592 orduko lanaldira hurbiltzen den murrizketa, urteko 19.600 euroko gutxieneko soldata eta KPIaren araberako igoerak, prekarietatearen aurkako neurriak lan osasunean eta kontratuetan, inaplikazioa eta ultraaktibitatea dira sindikatuen aldarrikapenak hitzarmen probintziala lantzeko. 2019tik, 36 greba egun burutu dituzte sektoreko langileak, eta, ELA sindikatuak ez du baztertzen mobilizazioek aurrera jarraitzea hitzarmen probintziala garatzeko aurrerapausorik ez baldin bada ematen.