Skip to main content

Aurrerapausorik ez Tuvisako langile eta zuzendaritzaren arteko azkeneko bileran

Ekonomia

Mikel Lopez de Ciordia

2024, urt. 31 - 11:01
Aurrerapausorik ez Tuvisako langile eta zuzendaritzaren artean egindako azkeneko bileran. Gasteizko hiri-autobusetako plantillak otsailaren 10an hasiko duen greba mugagabea bertan behera uzteko saiakera berri bat izan da bilera, lan gatazkari irtenbidea emanez. Baina, langileen ordezkariek salatu dutenez, Gasteizko udalak ez du proposamen berririk egin. Tuvisako zuzendaritzak hurrengo egunetan beste bilera bat egiteko gonbita zabaldu diela azaldu dute langileek, zeinetan proposamen berri bat jasoko duten. Momentuz, otsailaren 10ean hasteko deituta dagoen greba mugagabea mantentzen da, langileek, hori bai, puntu horretara ez ailegatzeko lanean jarraituko dutela azpimarratu dute.
Hamaika Telebista